Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroaren abortuaren lege proiektua ez da onartuko. Hala argitaratu du El Mundo egunkariak, Espainiako Gobernuko eta PPko iturriak aipatuz. "Ez dago proiektuaren gaineko adostasunik, eta akordiorik lortzen ez bada —zaila dirudi—, legea ez da onartuko".
Protesta handiak sortu dira erreformaren gainean, eta atzeratu egin dira legea onartzeko tramiteak. Herritarren protestak izan dira, eta abortuaren erreforma erretiratzeko eskatu dute bost autonomia erkidegok.
Uztailerako prest zuen lege proiektua Justizia Ministerioak, "ukitu batzuen" faltan. Hurrengo pausoa Mariano Rajoy gobernuko presidentearen eta Soraya Saenz de Santamaria presidenteordearen esku legoke.