Nafarroako Parlamentuak onartutako ebazpenaren atal batek honela dio hitzez hitz: "Elkarrizketa bidez indarkeria amaitzeko baldintza egokiak baldin badaude, horren oinarrian indarkeria amaitzeko borondate argia baldin badago eta uste oso horretara heltzeko zalantzarik gabeko jarrerak agertzen baldin badituzte, sostengua adierazten diegu Estatuko aginte eskudunen eta indarkeria uztea erabakitzen dutenen arteko elkarrizketa prozesuei".
UPNk eta CDNk bakegintzaren inguruan beste proposamen bat ere aurkeztu dute. "Inongo talde terroristarik, ez bortizkeria sostengatzen duen alderdi politikorik edo bortizkeria erabiltzen duena bere helburuak lortzeko dago legitimatua Nafarroako herriaren ordezkari bilakatzeko" adierazten du proposamenak. Aralarrek, EAk eta IUN-NEBk kontraesanetan erortzea egotzi diote CDNri eta Kongresuko proposamena eta UPNk eta CDNk aurkeztutako proposamenak ez zirela uztargarriak esan dute.
EZTABAIDA NAFARROAKO LEGEBILTZARREAN
Espainiako Gobernuak ETArekin hitz egitearen inguruan onartu zuen adierazpena bere egin du Nafarroako Parlamentuak
Espainiako Kongresuak joan den maiatzean ETArekin hitz egiteaz onartutako adierazpena bere egin du gaur Nafarroako Parlamentuak. "Baldintza egokiak ematen badira" ETArekin hitz egitea babestu dute horrela. Proposamena PSNk egin du eta UPNren abstentzioa eta gainontzeko alderdien baietzarekin onartu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu