Espainiako Gobernuak ez du bat egin erabakiarekin

Ebazpenaren berri izan bezain laster, Fernandez Diaz Barne ministroak eta Gallardon Justiziakoak hitz egin dute.

2012ko ekainaren 20a
23:59
Entzun

Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak azaldu dute gobernuak "errespetatu eta onartu" egiten duela Sortu legeztatzeko Auzitegi Konstituzionalak hartu duen erabakiarekin, baina ez duela bat egiten. "Neuri gustatuko litzaidakeena da Konstituzionalak Gorenaren erabakiari eustea eta, beraz, Sortu legezkoa ez izatea", esan du Gallardodek. Antzekoa adierazi du Fernandez Diazek.

Konstituzionalaren sententzia osorik ezagutu nahi dutela esan du Justizia ministroak, hemendik aurrera gobernuaren jokabidearen mugak zeintzuk izan daitezkeen aztertzeko.

Espainiako exekutiboak "terrorismoaren aurkako borroka etengabea eta zalantzarik gabekoa" duela berretsi du Gallardonek, eta Barne ministroak ezker abertzaleari, "Sorturekin edo gabe, terrorismoa gaitzesteko, barkamena eskatzeko eta ETAri baldintzarik gabe desegiteko" eskatzeko galdegin dio.

EAEk PPk esan du erabakia ez dela ETAren desagerpenerako lagungarri

Iñaki Oiarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak adierazi du auzitegiaren erabakia ez dela ETAren desagerpena lortzeko lagungarri. "ETA desegitea falta da, armak entregatzea eta eragindako mina aitortzea. Hori gertatzen ez den bitartean, era honetako legeztatzeak ez du ekarpenik egiten norabide horretan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.