Espainiako Konstituzioaren «inposizioa» salatuko dute etzi, Durangon

Independentziaren aldeko aldarrikapenak «inoiz baino babes zabalagoa» duela dio Txutxi Ariznabarretak

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Espainiako Konstituzioaren «inposaketa» salatzeko Durango etzi egingo den ekimenean parte hartzeko deia egin du Independentistak sareak. Landako Gunean izango da hori, 12:30etatik 13:30era. «Ordu berde» horretan, halaber, hainbat ekitaldi kultural egingo dira, Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko. Durangora berdez jantzita joateko deia egin du Independentistak sareak

Txutxi Ariznabarreta sareko bozeramaileak azaldu duenez, Espainiak «inposatutako» jai eguna da etzikoa. «Gure herria eta bere eskubide nazionalak ukatzen dituen konstituzio antidemokratiko eta arrotza ospatzera behartzen gaituzte», azaldu du. Horren aurrean, euskal herritarren artean independentziaren beharra zabaltzen ari dela uste du. «Inoiz baino babes zabalagoa dauka aldarrikapen honek». Hori gauzatu dadin, baina, «herritarren aktibazioa» ezinbestekoa dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.