Politika

Espainiako Ordezkaritzara kateatu dira Ernaiko zortzi gazte, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko

Espainiako Poliziak atxilotuta eraman ditu Iruñean, Espainiako Ordezkaritzan, kateatu diren gazteak. Altsasuko auzian zigortutakoen absoluzioa exijitu du Ernaik, eta mobilizazioetara deitu dute.

Ernaiko gazte talde bat, Espainiako Gobernuak Iruñean duen ordezkaritzaren parean protestan. ERNAI
2018ko ekainaren 12a
17:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Hainbat mobilizazio iragarri zituen Ernaik Altsasuko auzian zigortutako gazteen alde, ekainaren 16an, auzipetuen gurasoek antolatutako manifestazioaren aurretik. Ezker abertzaleko gazte erakundeak Espainiako Gobernuak Iruñean duen ordezkaritzan egin du protesta horietako bat. Hainbat kide ordezkaritza barrura sartu dira, gaur goizean, eta eraikinaren kanpoaldean kateatu dira haietako zortzi, ondoren.

Ordu bete inguru kateatuta egon ondoren, Espainiako Polizia agertu da ordezkaritzan eta protestan ziren gazteak identifikatu ditu. Kateatu dire zortzi gazteak, berriz, atxilotuta eraman dituzte, desordena publikoa eta desobedientzia leporatuta.

Altsasuko gazteei bi eta hamairu urte arteko espetxe zigorrak ezarri zien Auzitegi Nazionalak, leporatzen zaizkien gertakariak terrorismo delitua ez direla ebatzi arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.