Estatutu Berrirako Proposamena

Espainiako Parlamentuko Mahaiak 'Ibarretxeren Plana' eztabaidatzeko hartu duen prozeduraren aurkako helegitea jartzeko prest daude EAJ, EA eta Nafarroa Bai

EAJ, EA eta Nafarroa Bai alderdiek Madrilgo Parlamentuan dituzten diputatuek Espainiako Parlamentuko Mahaiak Estatutu Berrirako Proposamena eztabaidatzeko hartu duen prozedura kritikatu dute. EAJ-ko diputatu Josu Erkorekak adierazi duenez, "Parlamentuko Mahaiak hartu duen erabakia ez badu zuzentzen, Auzitegi Konstituzionalera joko dugu. Espainiako Konstituzioaren 151.2 artikuluak dioenez, era honetako Estatutu Berri baterako aldaketak bi Parlamentuen artean negoziatu egin behar dira. PP eta PSOEko kideei ahoa betetzen zaie uneoro Espainiako Konstituzioaz hitz egiten, baina gero ez dituzte euren legeak betetzen".

2005eko urtarrilaren 24a
14:29
Entzun
Erkorekak azpimarratu duenez, "Espainiako Konstituzioak ezartzen duenez, Estatutu Berrirako Proposamenari ezetz esateko erabakia ezin da alde bakarrekoa izan, alde bikoa izan behar du. Beraz, otsailaren lehenean Espainiako Parlamentuak ekimenari ezetz esaten badio, legea urratuko luke, erabakia alde bakarrekoa izango litzatekelako".

Ezker Batuak-Berdeak helegitea jarriko du

EzkerBatua-Berdeak helegitea jarriko du Espainiako Parlamentuaren Mahaiak hartutako erabakiaren aurrean. Ezker Batuak-Berdeak alderdiak salatu duenez, "Atxikimendu Askeko Federalismoko proposamena aurkeztea debekatzen digu Estatutu Politiko Berrirako Proposamena bideratzeko prozedurak. Hori dela eta, Auzitegi Konsituzionalera joko dugu, babes eske".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.