ATXILOKETAK

Espainiako Poliziak bi lagun atxilotu ditu Ugaon

Espainiako Poliziak Pedro Felix Morales (58 urte) eta Andres Larrea Aranzabal (56 urte) atxilotu ditu Ugaon (Bizkaia). Polizia iturrien arabera, ETAren finantzaketa sarearekin lotuta daudelakoan eraman dituzte bi lagunak. Askatasunak "gogor" salatu ditu atxiloketak eta "inkomunikazio garaian jaso ditzazketen tratu txarren aurrean beldurra eta kezka" agertu dute. Jakinarazi dutenez, Moralesi "puxika berri bat jarri zioten minbizia zuelako, eta 10 minuturo pixa egitera joan behar du". Operazioak irekita jarraitzen du.

2005eko maiatzaren 11
19:42
Entzun
Gaur goizaldean izan dira atxiloketak, 01:00ak aldean. Bi atxilotuen etxeak miatu dituzte. Espainiako Barne sailburu Alfonso Alonsok esan duenez, ihes egindako etakideei dirua ematen zien atxilotuek; zehazki Cabo Verdera eta Venezuelara joandakoei.

Askatasunak kezka azaldu du bi atxilotuek jaso dezaketen tratuagatik eta "bereziki" Moralesen osasun egoerak kezkatzen dituela diote. "Torturak ahalbidetzen duen inkomunikazioa altxatu diezaieten exijitu" dute. Gainera, "daraman apostu errepresiboa baztertu eta gatazkaren

konponbidean urratsak eman ditzan" eskatu diote Espainiako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.