Espainiako Vueltak, kirol proba izatetik harago, arlo politikoan ere eragina duela agerian gelditu zen atzo. Ikurrinak, Espainiako banderak, Hau ez da Espainia leloak, erabakitzeko eskubidearen aldeko mezuak eta euskal presoak etxeratzearen aldekoak izan ziren Getxon (Bizkaia) hasi eta Oiz mendian (Bizkaia) amaitu zen etapako ibilbidean zehar. Kritika politikoa eragin duen beste gertakaririk ere ekarri du Vueltak. Kirol probak txirrindularitzazaleentzat Durangon prestatu zuen gunean, erakusmahai bat jarri zuen, atzo, Espainiako Poliziak. Besteak beste, armak izan zituzten erakusgarri.
Durangoko EH Bilduk salatu egin du Poliziaren presentzia eta armen bidezko "indar erakustaldia". Koalizioaren esanetan, "onartezina da polizia indar batek, kasu honetan Espainiako Estatukoak, halako indar erakustaldia egitea herritarren aurrean. Ekintza horren helburu bakarra da hemen nork agintzen duen argi uztea eta euskaldunen aurka erabil dezaketen indarraz ohartaraztea". Horrez gain, kritikatu egin du Durangoko Udalak Vueltari 25.000 euro ordaindu izana. "Zertarako? Umeei armak nola erabili irakasteko, antza", adierazi du.
25.000€ gastatu ditu gobernu taldeak Espainiako itzulia datorrela eta. Zertarako? Umeei armak nola erabili irakasteko antza.
— EHBildu Durango (@EHBilduDurango) 2018(e)ko irailaren 12(a)
25.000 € ha gastado el equipo de gobierno porque viene la Vuelta. ¿Y para qué? Al parecer para enseñar a niñas y niños cómo usar armas. pic.twitter.com/PG66ktm08K
EH Bilduk azalpenak eskatu dizkie Durangoko Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiari. "Durangoko Udala izan da udalerriaren erdigunea militaritzeko, beren karpa jartzeko eta dituzten armak erakusteko baimena eman diona Polizia Nazionalari. Eta, aldi berean, Bizkaiko diputazioa ez da gai izan La Vueltako antolakuntzari eta bere inguruan dagoen guztiari argi uzteko Euskal Herrian gaudela eta gure herriaren izaera errespetatu beharra dagoela".
Herriaren Eskubidea Durangoko udal taldeak ere gaitzetsi egin du Espainiako Poliziari erakusmahaia jartzeko aukera eman izana. "Hauek al dira zabaldu nahi ditugun kirol balioak?", galdetu du. EH bilduk egin bezala, kritikatu egin du udalak Vueltari 25.000 euro ordaindu izana. "Postu guztiak enpresa pribatuenak dira, eta beste bat Polizia Nazionalarena, armak eta horien erabilera erakusteko".
El Ayuntamiento de #Durango se gasta 25.000 euros en una vuelta que no pasa por Durango. Todos los stand de empresas privadas e incluso uno de la policía nacional enseñando armas y su uso. Estos son los valores del deporte que queremos inculcar?
— julian (@julianrios73) 2018(e)ko irailaren 12(a)
.@SQ_2Dpic.twitter.com/GwevagxEXz