atxiloketak

Espainiako Poliziak sei lagun atxilotu ditu Iruñean, txupinazoko ikurrinaren harira

"Desordena publikoak" egotzita atzeman dituzte, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak baieztatu duenez. Bideoa: Mikel Valdivielsoren atxiloketa (Ateak Ireki). [YouTube]http://youtu.be/dMSoZna39cU[/YouTube]  

2013ko urriaren 15a
19:13
Entzun

Espainiako Poliziak sei lagun atxilotu ditu gaur goizean Iruñean, aurtengo sanferminetako txupinazoan zintzilikatutako ikurrinaren harira. Iñigo Balbas, Josu Gracia, Mikel Valdivielso, Xabi Gartzia, Natxo Barriuso eta Iker Gartzia dira atxilotuak, Ateak Ireki atariak jakinarazi duenez.

Herri Harresiak Twitter bidez jakinarazi duenez, udaletxe ondoan atzeman dute Gracia, eta Txapitela kalean Gartzia. Informazio nahasia izan da goizean atxilotutako lagun kopuruaren eta arrazoien inguruan, hasieran zabaldu baita igandean herri harresian parte hartzea egotzita atxilotu dituztela. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak, ordea, ziurtatu du ikurrinaren harira egin dituztela atxiloketak.

[YouTube]http://youtu.be/-w_3egl7PHk[/YouTube]

Eguerdian, informazio falta salatu du Iñigo Balbasen amak: “Polizia etxetik pasatu gara eta akusazioa desordena publikoa dela esan digute. Ni konbentzituta nago nire semea ez dela inongo desordena publikotan nahastu. Informazioa jaso zain gaude, eta zalantza asko ditugu. Ez digute esan zenbat atxilotu dauden, ez noiz pasako diren epailearen aurretik. Espero dugu azkar aske uztea eta gaur edo bihar epailearen aurretik pasako direla".

Gaur 18:00etan prentsaurrekoa eskainiko du Iruñea Askatasunez dinamikak atxiloketen balorazioaren berri emateko. Atxilotuen senide eta lagunak bertan egongo dira.

Uztailaren 6an, hainbat lagunek ikurrin handi bat zintzilikatu zuten udaletxeko plazan, txupinazoa bota baino minutu batzuk lehenago.

Eguerdian agerraldi bat egingo dute igandeko herri harresiaren inguruko balorazioa egin eta gaurko atxiloketak salatzeko. Zapi laranja jantzita joatera deitu dute. Halaber, Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren aurrean elkarretaratzera deitu dute 10:00etatik 12:00etara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.