Espazio Publikoaren Ordenantzari helegitea jartzea aztertuko dute

Mikel Carramiñana.
Bilbo
2010eko irailaren 26a
00:00
Entzun
Kalea herritarrena dela aldarrikatu zuten ehunka lagunek atzo, Bilbon, udalak ostegunean onartutako Espazio Publikoaren Ordenantzaren aurkako manifestazioan. Araudiaren berri izan duenetik, askotariko protestak antolatu ditu hiriko 70 gizarte eragilek baino gehiagok osatutako Kalea guztiona da plataformak. Aurrekoetan bezala, atzoko martxan jai giroa eta lege berriaren aurkako oihuak izan ziren nagusi. Herritarren artean sinadurak bilduta, uztailean 3.526 alegazio aurkeztu zituztela gogorarazi zuten. «Hala ere, udala ez da plataformako ordezkariekin biltzeko gai izan, eskaera egin arren». Manifestazioan, araudia bertan behera utz dezaten lanean jarraitzeko prest daudela ziurtatu zuten, kalearen erabilera publikoaren inguruan «eztabaida martxan jarri arte». Urriaren 6an bilduko dira plataformako ordezkariak, ordenantzari helegitea aurkezteko aukera aztertzeko, Borja Sarrionandiak azaldu zuenez. Horrez gain, hurrengo protestak ere zehaztuko dituzte: «Hilabete bakoitzean debekatutako ekintzetako bat kalera ateratzea pentsatu dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.