Espetxe politikan aldaketak egingo dituela iragarri dio PPk Aralarri

Jon Iñarritu diputatuak jakinarazi du PPk esan diela «pixka bat» itxaron egin beharko dela aldaketen aurretik

Erredakzioa
2012ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Espetxe politikan aldaketak egingo dituela iragarri dio PPk Aralarri, Jon Iñarritu Aralarreko kide eta Amaiurreko diputatuak jakinarazi duenez. Info 7 irratian egin zioten elkarrizketan, adierazi zuen Espainiako Gobernuan dagoen alderdiak esan ziela aldaketak etorri aurretik «pixka bat» itxaron egin beharko dela, eta «sektore batzuen erresistentzia» izango duela, baina aldaketak etorriko direla.

Iñarrituren esanetan, abenduan Aralarrek PPrekin egin zuen bileran jakinarazi zien hori PPk, alderdi abertzaleko kideek egindako galderei erantzunez.

Iñarrituren ustez, PPk kontra edukitzea espero dituen sektore horiek «PPren barruan dauden eskuin muturrekoak» izango dira, eta baita «komunikabideetako lobby ultra» ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.