"Presoek zaintza berezia behar dute, gizartean babes gutxien duen komunitatea baita", EAEko Ararteko Iñigo Lamarkak esan duenez, eta gogorarazi azken hamar urteetan presoen egoerak okerrera egin duela. "Zentroetan preso gehiegi izaten jarraitzen dugu, profesional gutxiegi lan eta heziketa ekintzetarako, eta kezkagarriena da irtenbidea eman ordez, espetxe sistemaren disfuntzioak are eta larriagoak direla".
Espetxea da delituaren aurrean dagoen erantzun bakarra, eta alternatibak beharko lirateke,Arartekoaren ustez. Eregimen irekiak bultzatzea eta zerbitzu sozialetan presoak barneratzea ezinbestekoa da presoen egoerak hobera egiteko, Lamarkaren ustez, eta hori posible izango litzateke eskumenak EAEk izango balitu.
1.459 kexu jaso zituen joan den urtean Arartekoak.
espetxe politika
Espetxe sistemak okerrera egin duela ohartarazi du Iñigo Lamarka Arartekoak Legebiltzarrean
Espetxe eskumenak eskatu ditu EAEko Ararteko Iñigo Lamarkak, Eusko Legebiltzarrean. Espainiako Gobernuaren esku izateak dakartzan ondorioak aipatu ditu. "Kezkagarria da ikustea bere buruaz beste egiten duten presoen kopuruak nola egin duen gora, edota buruko gaixotasuna dutenena; tratu txarrengatik daudenak ere gero eta gehiago dira". Horiek, neurri handi batean, espetxe sistemak behar dituen baliabide eskasen ondorio dira bere ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu