Elkarretaratzean bildutako lagunetako asko 'Euskaldunon Egunkaria'-ko langileak ziren, baina beste hainbat, kazeta haren itxierarekin eta espetxeratuak askatzeko eskaerarekin bat egiten duten herritarrak.
Nabarmentzekoa da, gaurko elkarretaratzera aldiro-aldiro Donostiako kaleletan kantu kalejira egiten duen talde bat hurbildu dela. Haien kantu eta trikiti doinuek ukitu berezia eman diote gaurko elkarretaratzeari.
Besteak beste, gaurko ekitaldian parte hartu dute Ramon Agirre aktoreak eta Sabino Ormazabal kazetariak.
Gaur zazpi hilabete itxi zuen Guardia Zibilak 'Euskaldunon Egunkaria' Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz. Hamar lagun atxilotu zituzten hasiera batean, eta, egun, haietatik hiru oraindik espetxean daude: zehazki, Iñaki Uria 'Egunkaria'-ko Administrazio Kontseiluko kontseilari ordezkaria, Xabier Oleaga 'Egunkaria'-ko zuzendariorde izana eta Xabier Alegria. Hiru lagun horiek aske uzteko eskatu dute, indar bereziz, bildutakoek.
Ildo horretatik, 'Egunkaria' auziaren inguruan gertatuko guztia "bidegabekeria" izan delasalatu du Juan Mari Torrealdai 'Egunkaria'-ko lehendakariak, eta "bidegabekeriak aurrera jarraitzen" duela, bereziki, aipatutako hiru lagunek kartzelan segitzen dutelako. Egoerak bere horretan jarraitu bitartean, elkarretaratzeak egiten jarraituko dutela azpimarratu du Torrealdaik.
'Egunkaria' auzia
Espetxean dauden lankideak askatzeko eskatu dute 'Egunkaria'-ko langileek itxieraren zazpigarren hilabeteurrenean
Ehun bat lagun bildu dira eguerdiko 12:30etan Donostiako Bulebarrean, gaur zazpi hilabete 'Esukaldunon Egunkaria' itxi zutela salatzeko, eta, halaber, operazio hartan atxilotu eta oraindik espetxean dauden hiru lagunak —Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Xabier Alegria— aska ditzaten eskatzeko. Juan Mari Torrealdai 'Egunkaria'-ko lehendakariak adierazi du "bidegabekeriak bere horretan eta espetxeratuek barruan" jarraitzen duten bitartean, elkarretaratzeak egiten jarraituko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu