Espetxearekin akordioa lortu duenez, gose greba utzi du Goieaskoetxeak

Jacint Ramirez preso donostiarra espetxetik aterako da, 20.000 euroko bermea ordainduta

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Eneko Goieaskoetxeak utzi egin du gose greba, Erresuma Batuko Belmash espetxeko zuzendariarekin adostasunera iritsi delako. Hizkuntza dela medio bisitetan izan dituen arazoak konpontzeko borondatea du zuzendariak, Etxerat-ek jakinarazi duenez, eta, beraz, baraua uztea erabaki du presoak.

Bestalde, Jacint Ramirez gazte independentista libre utziko dute 20.000 euroko bermea ordainduta. Iazko maiatzetik preso zegoen Soto del Real espetxetik aterako da (Madril). Xalbador Ramirez eta Endika Perez gazteekin batera atxilotu zuten Basusarrin (Lapurdi), eta euroagindua onartuta Espainiaratu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.