Espetxera bidali dute aitaginarreba hil zuen gizona
IRUÑEA. Iruñeako Epaitegiak atzo eguerdian erabaki zuen behin-behineko espetxe zigorra ezarriko diola igandean bere aitaginarreba hil zuen gizonari. Sanduzelai auzoan gertatu zen hilketa: 38 urteko gizonak 60 urteko aitaginarreba hil zuen, eta aurrez bikotekideari mehatxua egin zion aita hilko ziola. Espainiako Poliziak atxilotu zuen, eta, orain, hilketa egotzi eta espetxera bidali dute behin-behinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu