Espetxeratu egin dute kale erasoak egotzita Donostian atxilotutakoa

Aritz Aiestaran igande goizaldean atzeman zuten, edukiontziak eta kutxa automatiko bati su ematea leporatuta

Erredakzioa
2010eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Bi edukiontzi eta kutxa automatiko bat erretzea leporatuta, igande goizaldean Aritz Aiestaran gaztea atxilotu zuen Ertzaintzak Donostian, eta baldintzarik gabe espetxeratu dute. «Sute terrorista» delitua egotzi dio epaileak 27 urteko gazteari.

Ertzaintzak Auzitegi Nazionalaren esku utzi zitueneginbideak igandean, atxilotuak polizia aurrekariak zituela argudiatuta-Aiestaran 2000. urtean atxilotuzuten, kale erasoak leporatuta-.Epaileak frogatutzat eman du Aiestaranek Donostiako kale erasoetan parte hartu zuela: besteak beste, epaileak dio kutxa automatikoko bideokameren grabazioetan agertzen dela gaztea.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.