Estatu berri bat Europako Batasunetik kanpo geratuko litzatekeela ohartarazi du Van Rompuyk

2013ko abenduaren 12a
20:14
Entzun

Europako Kontseiluko lehendakari Herman Van Rompuyk berretsi egin du zein jarrera hartuko lukeen bera buru duen kontseiluak Katalunia estatu gisa egituratuko balitz. "Hitzarmenak estatuei aplikatzen zaizkie. Zati batek estatu kide batekoa izateari uzten badio, ez zaizkio hitzarmenak ezartzen", azaldu du Van Rompuyk.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin batera egin du agerraldia Van Rompuyk. Gogorarazi duenez, estatu bat Europako Batasunean sartzeko estatu kide guztien oniritzia behar du, eta batasunaren alde egin du: "Neure herrian beti egon izan naiz separatismo ororen aurka".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.