Estatuen Cancungo goi bilera salatzeko, Canconen elkartzera deitu dute

Aitor Renteria.
Baiona
2010eko abenduaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lurraren Lagunak (Amis de la Terre), Attac, ELB eta Bizi!-k abenduaren 4an Frantziako Cancon herrian biltzera deitu dute, mundu zabaleko gobernuek Mexikoko Cancun herrian egiten ari diren goi bilkura salatzeko. Laguntzaileen autobusak ostiral iluntzean abiatuko dira Baionatik, Canconen egin nahi den protestaren antolakuntzan parte hartu ahal izateko. Biharamunean goizeko zazpietan abiatuko dira autobusak Donibane Garazitik. Kanbon eta Baionan geldituko dira jendea hartzeko.

Estatuei klima aldaketaren aurkako neurri eraginkorrak berehala hartzea eskatzen dieten mugimenduen izenean, Via Campesina sindikatuak «mila Cancun» antolatzera deitu du mundu zabalean. Bertze gizarte eredu bat proposatzen duten eragileek herrixka alternatiboa antolatu dute. Ekitaldi guztian aterpean burutuko dira. Bertzeak bertze, tokiko laborantza arduratsuen merkatua egonen da, laborantza industrialaren alternatiba gisa. Horren adibide gisa, multinazionalek Afrikan duten jokabidea salatuko dute. Milioika hektarea lur erosten ari dira bertan. Ura urria den herrialdean soja ekoizten dute kabalak hazteko. Milaka kilometrotan garraiatzen den uzta hori lortzeko tokiko ekonomia suntsitzen dela salatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.