Estatus berriak erabakimena ez jasotzea «iruzurra» litzateke, EH Bilduren aburuz
BILBO. EH Bilduk uste du erabakitzeko eskubidea jasotzen ez duen edozein estatus politiko berri «iruzurra» litzatekeela, herritarrak eskubide horren alde daudelako. Hori adierazi du Maddalen IriarteEH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, Herri Irratiari emandako elkarrizketa batean. Hala ere, Iriarte prest agertu da lan egiteko «ahalik eta adostasunik handiena lortzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu