Estellerriko osasun publikoa desegiten ari direla dio LABek

2023ko irailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lizarrako Garcia Orkoien ospitaleko (Nafarroa) Ginekologia eta Obstetrizia zerbitzua ixteak, LABen ustez, agerian utzi du Lizarrako Osasun Barrutiaren kudeaketa «oso txarra» dela. Sindikatuak eskatu du «estatistika hotzen» aitzinetik herritarren arreta lehenestea, eta salatu du osasun arreta publikoa «desegiten» ari direla.

Duela lau hilabete, Garcia Orkoieneko gerentea kaleratzeko eskatu zuen LABek, «pribatizazio interesak» sustatzen ari zelakoan. Gerenteak kargua utzi zuen —ez zuten bota—, baina sindikatuak salatu du kudeaketa «penagarria» dela oraindik. «Interes pribatuen erruz itxaron zerrenda onartezinak» sortzen ari direla adierazi du, eta arreta falta «arduragabekeriatik» oso hurbil dagoela. Hori hola, Nafarroako Gobernuko Osasun Sailari eskatu dio «benetan» egiteko osasun publikoaren alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.