bihar berria-n

"Estrategia aldaketa sendotu dugu, eta orain arnas berria behar da"

Bi urteko inhabilitazio zigor bat medio, Hasier Arraizek agur esan berri dio Eusko Legebiltzarrari, aulkia utzita (EH Bildu). Bestetik, iragarri du ez dela berriro Sortuko Kontseilu Nazionaleko presidente izateko aurkeztuko. BERRIA harekin izan da, Gasteizen. Elkarrizketaren laburpen bat da hau.

Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkide ohia eta Sortuko presidentea, gaur, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2016ko maiatzaren 26a
23:53
Entzun

Honatx Hasier Arraizen esan batzuk:

- "Ezker abertzalearen estrategia aldaketa eginda hartu genuen Sortuko zuzendaritza. Aldaketaren sendotze hori gertatu da, eta orain garaia da estrategia berriari arnas berria emateko eta muturreraino garatzeko. Horretarako ideien berrikuntza behar da, gauzak egiteko moduak aldatu behar dira eta, horrekin batera, aurpegi berriak egon behar dira".

- "Orain arte alderdietakoak izan dira aurpegi nagusiak EH Bildun, eta datorren fasean independenteak izan behar dira".

- "Inoiz euskal estatu bat izan nahi badugu, ezinbestekoak izango dira EAJren eta gure arteko akordioak. Orain ez dago harekin akordio estrategikoa egiteko baldintzarik, mesfidantza nagusi delako. Zergatik ez gara hasten akordio txikiagoak egiten?".

- "[Auzitegietako azken akordioak medio] Nabarmena da jarrera aldaketa bat egon dela gure aldetik, eta estatuaren aldetik ere bai. Pentsatzen dut aldaketa horretan sakontzeko aukera egongo dela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.