Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak uste du ezker abertzalea etengabe ari dela aurreraka ihes egiten, eta jarrera horren barruan kokatu du abertzaleen arteko hauteskunde aliantza bat osatzeko proposamena. Abertzaleen arteko batasunaren mezua, Urkulluren ustez, kontraesanez betetako ibilbide bati zentzua emateko ahalegin bat izan daiteke.
Urkulluren ustez, abertzaleen arteko batasuna eskatzea, bakea lagunduko duela argudiatuz, «zikoitza» da. «Egin dezagun gauza bat. Lor dezaten ETA desagertzea eta eseriko gara 'batasun abertzaleaz' hitz egitera, bakoitzaren ibilbidea, ekintzak eta proiektuak aitortuz», gaineratu du. Estatus politiko berriaren proposamena adostu, euskal instituzioetan onartu eta gero Madrilera eramatea proposatu du Urkulluk. «Eraman ditzagun proposamen horiek. Baliteke abertzaleen artean ere akordio puntualek eta estrategikoek tokia izatea», idatzi du Iñigo Urkulluk bere blogean.
ETA desagertzen denean batasun abertzaleaz hitz egitera eseriko dela dio Urkulluk
Abertzaleen arteko akordio puntual edo estrategikoak egon daitezkeela uste du EAJko buruzagiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu