«ETA ezin da ohorezko eran desagertu», ohartarazi du Barcinak

Memoria ETAk eragindako biktimen kontakizunean oinarritu beharra azpimarratu du

Erredakzioa
2012ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearen hitzetan, «Euskal Herriaren eta Nafarroaren etorkizunak terrorismoaren biktimekin lotuta» egon behar du ezinbestean. Horregatik, «historia berreskuratu beharraz» ohartarazi du: «ETA ezin du ohorezko eran desagertu, eta ezker abertzaleak eragindako giza-mina, min soziala eta politikoa onartu eta konpondu behar ditu».

Barcinaren hitzetan, «demokratek» ETAri ez diote utzi behar «bere helburua lortzen», eta, horretarako, «terroristei bere herrietan omenaldiak egitea» amaitubehar da. Horrez gain, memoria zein historiaren kontakizuna ETAren biktimengan oinarrituta egotearen garrantzia nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.