«ETAk burututako 857 hilketak gaitzesten eta baztertzen» dituen mozioa onartu zuten PPk eta PSE-EEk Ermuan. Zinegotzi sozialisten aldeko zazpi botoek eta popularren laurek atera zuten aurrera mozioa. «ETA behin betiko eta baldintzarik gabe desagertzeko» ere eskatu zuten PPk eta PSE-EEk.
EAJren bi hautetsiak, berriz, abstenitu egin ziren bozketan, mozioa «alderdikoia» dela eta ez duela «bake soziala» bilatzen esanez.
Bilduren testua
Bilduk ez zuen parte hartu mozioa aurrera ateratzeko bozketan.Onartutako mozioak, Bildukoen esanetan, «ez du laguntzen bakerako bidean». Horregatik, gainerako alderdiei «batera» eta «bazterketa eta betorik gabe» lan egiteko eskatzen zien testua aurkeztu zuen Bilduk, baina ez zuten bozkatu.
Horrez gain, «bakea eta demokrazia eraikitzeko herriaren erabakia errespetatuko» dutela adierazi zuen Bilduk.
Eta «terrorismoa eta indarkeria politikoa amaitzea eta bakea lortzea euskal gizartearen eta haren ordezkarien oinarrizko lehentasuna» direla eskatzeko moziorako zuzenketa aurkeztu zuen Ezker Batuak. Baina PPk eta PSE-EEk ez zuten onartu zuzenketa, eta abstenitu egin zen EBren zinegotzia.
ETA gaitzesten duen mozioa onetsi dute PPk eta PSEk Ermuan
Jeltzaleak eta Ezker Batua abstenitu egin ziren bozketan, eta Bilduk beste testu bat aurkeztu zuen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu