Politika

ETA: "Garrantzitsuena Espainiako Estatuak Euskal Herriaren eskubideak aitortzea da"

Erakunde armatuaren ustez, garrantzitsuena ez da zein dagoen Espainiako Gobernuan. "Ez da utopia" Euskal Herriak estatua izatea, eta hori izateko bidearen prozesua "graduala" izango dela aitortu du ETAk. Elkarrizketa eman dio 'Gara' egunkariari.

2008ko urtarrilaren 4a
18:02
Entzun
ETA erakunde armatuak Gara egunkariari emandako elkarrizketan adierazi duenez, "garrantzitsuena ez da [Espainiako Gobernuan] PSOE edo PP dagoen, baizik eta Espainiako Estatuak Euskal Herriaren eskubideak aitortzea". Martxoaren 9an izango dira Espainiako hauteskundeak.

Gara-k bihar argitaratuko du elkarrizketa osoa, baina gaur aurrerapena egin du webean.

Espainiako Estatuak, erakunde armatuaren ustez, "ez du benetako trantsizio demokratikoa eraman aurrera", eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuaren presidenteak Felipe Gonzalez eta Jose Maria Aznar aurreko presidenteen "bide bera" hartu du, "estatu faxista berritzeko aukera ezin hobea galduz, Euskal Herriari uzteko berak nahi duen bideari eusteko".

ETAren iritziz, "ez da utopia" Euskal Herriak bere estatua izatea, eta Eskoziako eta Kosovoko adibideak jarri ditu. "Herri honek bere garapenerako eskubidea dauka". Euskal estatua izateko bidearen prozesua "graduala" izango dela aitortu du.

Euskal gizarteari dei egin dio "berreraikitzeko lanak biderkatzeko eta borrokan antolatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.