ETAk berretsi du prest dagoela bake eta askatasun bidean sakontzeko

«Urteetako borroka eredugarria kontuan hartu gabe» egungo egoera ulertzerik ez dagoela azaldu du ETAk agiri mardul bateanGernikako Akordioa «oinarrizko bide orria» dela dio erakunde armatuak bere agirian

Erredakzioa
Donostia
2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
ETAk berretsi egin du «bake eta askatasunaren» bidean sakontzeko bere konpromisoa, BERRIA-ra igorritako oharrean. «Konponbidearen alde murgil dadin» dei egin die gainerako eragileei ere. Uztailaren 7an datatutako agirian «mugarritzat» jo ditu maiatzaren 22ko bozak, gainditutzat jo baititu legez kanporatzeak.

Ezker abertzaleak egin duen hausnarketak egoera «iraultzea» ekarri duela uste du, eta urteetan egindako lana goraipatu du: «Egoeraren gakoa urte luzeetako borrokan asmatu izanean dago». Gernikako Akordioa «oinarrizko ibilbide orria» dela uste du.

Agiria osorik irakurtzeko, egin klik hemen:

www.berria.info
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.