elkarrizketa aurrerapena

"ETAk hitz egitea eskatzen du, ez negoziatzea; ñabardura hori garrantzi handikoa da"

Javier de Andres (PP) Arabako ahaldun nagusiaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Edurne Begiristain egon da harekin.

2011ko azaroaren 4a
16:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Hona hemen, aurrerapen gisa, Javier de Andresen esan batzuk:

- "ETAk negoziazioari uko egiten dio bere agirian. Hitz egitea eskatzen du, baina ez negoziatzea. Ñabardura hori garrantzi handikoa da, ez duelako planteatzen negoziazio bat botere jarrera batetik edo eragiteko gaitasun batetik". 

- "Presoen auzia hor dago, eta uste dut kasu horretan banan-banan negoziatu behar dela preso bakoitzaren egoera, baina inoiz ez talde modura hartuta. PPk hartutako konpromisoa norabide horretan ulertzen dut nik".

- "Edozein sistema demokratikoan bakea sendotu nahi bada Zuzenbide Estatua, legeak eta arauak errespetatu behar dira. Ziur naiz Raxoik hori egingo duela, eta ez duela bidezidorrik bilatuko".

- "Espainiako hauteskundeetako emaitzek ez dute kolokan jarriko PSE-PP ituna. Gure asmoa itunari legealdia amaitu arte eustea da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.