Infografia interaktiboa

ETAren adarrak

ETA ez da erakunde trinkoa izan historian zehar, zatiketak izan dira, eta baita bategiteak ere.

ETApm-k desagertzera zihoala esateko eman zuen prentsaurrekoa, Miarritzen. BERRIA
2018ko maiatzaren 3a
11:07
Entzun

1958an sortu zen ETA, Frankismo betean. 1970ean izan zen aurreneko banaketa. Fronte politikoko kide batzuek ETA VI.a eratzea erabaki zuten, biltzar ez-ofizial batean —handik gutxira, desagertu zen talde hori—. Adar nagusiak, baina, jarritu egin zuen.

Nolanahi ere, 1974an etorri zen zatiketa entzutetsuena. ETA militarretik banandu zen ETA politiko militarra. VI. biltzar ofizialetik handitzen zetozen arlo militarraren eta politikoaren arteko ezadostasunak, eta haiek zatiketa bihurtu ziren.

ETApm-k bere biltzarra egin zuen bi urte geroago, eta legezkoa izango zen alderdi bat sortzea erabaki zuen (EIA). ETA pm-tik sortu ziren komando Bereziak ere, Euskal Herritik kanpo ekintzak egiteko. Ez zeuden biltzar horretan hartutako erabakiekin ados, eta ETApm-tik atera eta lehengo bidean zen ETAm-ra batu ziren.

ETApm-n gelditu zirenek alderdiaren jarduera lehenetsi eta arlo militarra alde batera uztea erabaki zuten 1982an. Erabakiarekin ados ez zeudenek ETA VIII sortu zuten aurrena, eta geroago ETA militarrean sartu ziren.

ETAm-k ETA izena hartu zuen orduan, eta gaur arte egon da bizirik, beste barne zatiketarik gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.