Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak ezker abertzaleari eskatu dio ETAren aurkako adierazpen bat egiteko. Buruzagi jeltzaleak uste du «une aproposa» dela horretarako. «[Erakunde armatuak] atzera egiteko edo aurrerapausoak ez emateko izan ditzakeen tentazioen kontra, indar handiagoa izango luke ezker abertzaleak une honetan adierazpen bat egitea».
Era berean, Bake Prozesu Atzeraezinarekin Konpromisoa Duten Presoak izeneko taldeak Vocento taldeko egunkariei igorritako oharra «txalotu» du Urkulluk. Haren ustez, «hausnarketa interesgarria» egin dute preso horiek.«Adiskidetzearen aldeko neurriak» hartzeko unea heldu dela dio talde horrek, eta bide horretan «urratsak egiteko» eskatu dio Bilduri. Agiriaren sinatzaileen artean azaltzen dira Joseba Urrosolo Sistiaga, Carmen Gisasola, Kepa Pikabea eta Rafa Caride.
Bi atal ditu agiriak: lehenengoan, ezker abertzalearen barruan izan den eztabaida prozesua dute hizpide , eta, bigarrenean, egungo egoerari buruzko hausnarketa.
Talde horren ustez, Sortuk eta Bilduk indarkeria errefusatzeko egindako mugimenduak «oso irmoak eta bueltarik gabeak» dira. Horrek, preso horien iritziz, ez die «lekurik utziko» indarkeriazko ekintzei. «Zerbait marjinala bihurtuko litzateke, babesik gabea». Nolanahi ere, «ETAk konbentzimendu bera izango balugauzak argiago, sinesgarriago eta eragingarriago» izango liratekeela uste dute.
Preso horien ustez, erakunde armatuak ez du bere amaieraren «eszenaratzea» egingo, «konpontzeko zati zailena presoen eta biktimen esku utziko lukeelako».
ETAren aurka azaltzeko eskatu dio Urkulluk ezker abertzaleari
EAJko buruzagiak uste du «une aproposa» dela ETAren jarduerak «atzera bueltarik» izan ez dezan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu