Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. UPD

«ETAren erabateko porrotaren alde» dago UPD alderdia

Rosa Diezek dio ETAren eta haren «konplizeen» inguruan «dagoen isiltasuna» salatzen jarraituko duela

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko urriaren 7a
00:00
Entzun
UPD alderdiak Eusko Legebiltzarrean egoten jarraitu nahi du, besteak beste «ETAren erabateko porrota, muturrekoa eta betikoa» nahi duelako. UPD alderdiak ETAren eta haren «konplizeen» inguruan «dagoen isiltasuna» salatzen jarraituko duela agindu zien alderdiko buru Rosa Diezek atzo Gasteizen egindako ekitaldira bildutakoei.

UPDk duen euskal legebiltzarkide bakarrak, Gorka Maneirok, ustelkeriatik urrun daudela esan zuen. «Zerrendetan inputaturik ez daraman alderdi bakarra gara». Bere alderdiak «ez du amore ematen» abertzaletasunaren aurrean; «erakutsiko dugu ez gaituela bere egin». Maneirok «estatu sendo bat» nahi du, herritar guztien « berdintasuna» bermatzeko. Krisia eta independentzia dira «mehatxu nagusiak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.