ETAren jardun armatuaren amaiera. Erreakzioak

2011ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Miguel Angel Lujua. Confebaskeko presidentea

«Terrorismo zentzugabearen izugarrikeria, lotsa, fanatismoa eta ankerkeria amaitzea dakar jardun armatua uzteak. Euskal gizartearen garaipena da, eta hala aitortuko du historiak».

Mikel Arana. Ezker Anitza alderdiko bozeramailea

«Espainiako Gobernuari egiaztatze prozesua abiatzeko deia egiten diogu, eta ETArekiko elkarrizketa bideak irekitzeko, soilik haren desegiteaz, armez eta presoen egoeraz hitz egiteko».

Martin Garitano. Gipuzkoako ahaldun nagusia

«Historikoa da ETAk hartu duen erabakia. Hemendik aurrera Espainiako eta Frantziako gobernuek eta erakunde armatuak gatazkaren ondorioei aurre egin beharko diete».

ELB

«Bake bidean ETAk urrats bat egin du. Orain Frantziako eta Espainiako estatuek ez dute estakururik. Indar politiko guztiek urratsak egin behar dituzte bakea finkatzeko. Euskal Herria badela onartu behar dute».

Autonomia Eraiki

«Estatuak Ipar Euskal Herriko eragile politiko guztiekin engaiatu beharko du eskubide zibil eta politiko guztiak kontuan hartuko dituen aterabide politiko baten obratzen. Hala ez balitz, huts historikoa liteke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.