Mario Izeta. Bilboko gotzaina
«Bakea lortzeko, garrantzitsua da eragindako kaltea aitortu eta konpontzeko gaitasuna izatea; barkamena eskatzeko ausardia, barkatzeko bihotz handitasuna. Adiskidetzea indarkeria amaitzea baino gehiago da».
EAEko Auzitegi Nagusia
«Konstituzioa eta indarrean dagoen legedia oinarri hartuta, biktimen memoria eta haiek jasandako kalteen ordaina kontuan izango dituen bizikidetza sustatuko du Justiziak, eta horrekin konpromisoa dugu».
Eudel
«ETAk indarkeria uztea urrats garrantzitsua da bakea lortzeko, baina iraunkorra izan dadin, lanean jarraitu behar dugu. Bizikidetzan aurrera egiteko konpromisoa dugu, udalerriak askatasun espazio izan daitezen».
Amnesty International
«ETAren iragarpena aukera bat da, giza eskubideen ikuspegitik, Espainiako Gobernuak terrorismoaren aurkako jardunak eta legeak alda ditzan eta segurtasun indarrek egindako urratzeak argitzea berma dezan».
ETAren jardun armatuaren amaiera. Erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu