Bihar amaitzen da Espainiako Auzitegi Gorenean EAEko hauteskundeetara aurkeztu diren zerrendak inpugnatzeko epea, eta Espainiako Fiskaltzak, epe horren barruan AGren zerrendaren kontrako inpugnazioa jarriko duela jakinarazi du.
AGk ETAren jarduera ez gaitzestea "esan nahi handiko elementua" da Fiskaltzaren iritzian, AG eta Batasunaren artean lotura egon daitekeela pentsatzeko. Horregatik, "ETAren menpekoa" da AG, Fiskaltzaren ustez, eta beraz, zerrenda inpugnatuko du.
Inpugnazioari indarra emateko, Espainiako Auzitegi Nazionalak Espainiako Fiskaltzari emandako ustezko frogak aurkeztuko ditu.
EAE-ko hauteskundeak
"ETAren menpekoa" dela iritzita, bihar inpugnatuko ditu Fiskaltzak AGren zerrendak
Espainiako Fiskaltzak eta Gobernuak bihar jarriko dute inpugnazio bana AG Aukera Guztiak hautesle elkartearen zerrendaren aurka. Espainiako Fiskaltzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, AG "ETAren menpekoa" dela iritzita jarriko du inpugnazioa. Izan ere, bere iritzian, AGk ETAren jarduna ez gaitzestea "esan nahi handiko elementua" da, Batasunarekin lotura izan dezakeela pentsatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu