Gainera, alderdien mahaia eratuz gero foro horretan "alderdi legalek" soilik parte hartuko dutela, eta Batasuna egun legez kanpokoa dela nabarmendu du. "Legea betetzen duten indar politikoek parte hartu behar dute foro horretan. Baina baldintza horretatik gaindi, ez dut uste beste baldintzarik jarri behar denik alderdien mahaia abiatzeko".
Blancok ez du zehaztu PSOEren iduriko mahai hori Eusko Legebiltzarrean edo handik kanpo osatu beharko litzatkeen; bakar-bakarrik, azpimarratu du mahai horrean "alderdi legalek" soilik parte hartu ahal izango dutela, eta Batasunak ez duela baldintza hori betetzen.
Hala ere, Batasunak jardun politikoan normaltasunez parte hartzea nahiko luketela erantsi du Blancok, eta indar politiko horren atzean euskal gizarte sektore zabala dagoela nabarmendu du: "Ezker abertzalea errealitate sozial eta politikoa da Euskal Herrian. Hori ukatzea herritarren babes zabala duen mugimendu soziala ukatzea da. Nire iritziz, mugimendu sozial handi horrek adierazteko bideak izan behar ditu". Nolanahi ere, adierazpide hori izateko Batasunak "legea" bete behar duela azpimarratu du. "Nahiko nuke ezker abertzaleak, legearekin bat eginez, bere jardun politikoa normalizatu hal izatea. Oso urrats handia litzateke terrorismoa eta indarkeria gaitzestea, eta onartzea Zuzenbide Estatuak ematen dituen aukeren barruan bakoitzak bere aldarrikapen politikoak izan ditzakeela, indarkeria babesten duten haiek salbu".
Politika
ETAren su-etena egiaztatuz gero alderdien mahaia osatzeko eragozpenik ez du PSOEk
Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak agertu duenez, ETAren su-etena iraunkorra eta erabatekoa dela egiaztatuz gero sozialistek ez dute gaizki ikusten alderdien mahai bat eratzea. Era berean, Batasunak jardun politikoan parte hartzeko aukera izatea ona litzatekeela esan du Blancok, baina horretara iristeko "legea" bete behar duela ohartarazi dio Batasunari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu