Atzotik Euskal Telebista Iruñean ikus daiteke LDT lurralde telebista digitalaren bidez, 21 kanalean, baita hiriburu ondoko herrietako %90ean, gaur Noticias de Navarra-k argitaratu duenez. Erreniagara antena bideratu gabe dutenek hara begira jarri beharko dute ETB harrapatu ahal izateko. Oraingoz, ETB1 eta ETB2 ikusten dira, ez ETB3 eta ETB SAT.
Hainbat herritarrek atzo frogak egin zituzten, euren kabuz, eta emaitza jaso zuten. Ekimena, momentuz, alegala da, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak bien arteko akordio digitala ez dutelako gauzatu oraindik —milioi bat euro kostatzen da, eta inork ez du nahi beregain hartu—.
Lizarraldean ere ikus daiteke ETB LDT bidez, Arabako antena hedagailuengatik. Nafarroa iparraldean ere bai, Irungo antena hedagailuari esker.