Sutea

Etxe bat erre da Lakaben

2008ko maiatzaren 2a
10:58
Entzun 00:00:0000:00:00
Hiru solairuko etxe batek su hartu du bart goizaldean Lakaben (Nafarroa), eta guztiz kiskali da. Sutea hasi denean ez zegoen inor eraikinean, eta, beraz, ez da inor zauritu. Suhiltzaileek uste dute behe solairuan, sukaldean, sortu dela.

Bost suhiltzaile taldek parte hartu dute itzalketa lanetan, eta sua alboko lur eta etxeetara zabaltzea lortu badute ere, ezin izan dute etxea kiskaltzera eragotzi. Goizaldeko lauak inguruan menperatu dute sua, baina suhiltzialeek lanean jarraitzen zuten goizean, hondakinak ateratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.