Bilboko Cortes kaleko etxe batek su hartu du goizaldean, eta, ondorioz, lau lagun Basurtuko erietxera eraman behar izan dituzte.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 05:20 aldera piztu da sua, Cortes kaleko 15. atariko bigarren pisuan. Lehen ikerketen arabera, zirkuitu labur baten ondorioz piztu da sua. Eraikina guztiz hustu behar izan dute, eta zazpiak aldera lortu dute suhiltzaileek garrak mendean hartzea.
Ezbeharra
Etxe batek su hartu du Bilbon, eta lau lagun erietxera eraman behar izan dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu