Etxea lehertzeko asmoa azaldu du gizon batek, bota ez zezaten

2011ko uztailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, bota ez zezaten etxea lehertzeko mehatxua egin eta gero. Zorrak ordaindu ezin dituela eta, atzo bota behar zuten etxetik. 08:00ak aldera, gasa ireki eta leherketa eragiteko mehatxua egin zuen. Senda kalean izan zen gertaera; bi orduz egon zen itxita kalea. Amak konbentzitu zuen ez egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.