Euskal Kosta-Aturri hiriguneko batzarrean elkargo bakarraren aurka bozkatu zuten gehiengo osoz hautetsiek, eta alde, aldiz, Baionak. Lapurdiko hiriburuko auzapeza da Jean Rene Etxegarai (Beskoitze, Lapurdi, 1952), eta Ipar Euskal Herrirako elkargo bakarraren aldekoa da bera ere. Desadostasun horiek tarteko erabaki du hiriguneko lehendakaritza uztea.
Hirigunearen ezezkoaren ostean BERRIAk eginiko elkarrizketan, "elkargo bakarraren ariketa bururaino" eramatearen alde agertu zen.