Euskal presoak

Etxerat: "Modurik ankerrenean ari dira presoen eta senideon sufrimendua bultzatzen"

2008ko maiatzaren 14a
18:21
Entzun
Etxerat presoen senideen elkarteak gaur salatu du "modurik ankerrenean" ari direla presoen eta euren "sufrimendua bultzatzen", eta hainbat adibide jarri ditu.

"Horien guztien bizitza salba dezakegu. Larri gaixorik direnena. Isolamenduan dituztenena. Urruntasunean eta bakartasunean, osasun asistentziarik gabe... dituztenena. Gure senideen eta gure bizitzak salba ditzakegu. Baina, horretarako, ezinbestekoa da herri honetako instituzioetako eta alderdi politikoetako arduradunen beste jarrera bat", esan du gaur Jone Artola Etxerateko kideak, prentsaurrekoan.

Ramon Gaztelumendi elkarteko kidearen ustez, "urte luze hauetako ibilbideari so eginez, esan daiteke ozen, Francoren garaiko suntsitze estrategiak segitzen duela Euskal Herriko sektore handi baten aurka".

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak larunbat honetarako manifestazioa deitu du (Bilbon izango da, 17:30etik), eta Etxeratek bertara joateko dei egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.