Gaur goizean Etxeratek presoen egoera hobetzeko egin dituen eskaera zehatzak honako hauek dira:
-Legebiltzarrak bai 95ean, bai 97an euskal presoak Euskal Herrira garturatu ahal izateko ekimenak berriro ere hartzea.
-Giza eskubideen batzordeak azken egunotan euskal presoek jasan dituzten erasoak azter ditzala.
-Jaurlaritzak kartzela erakundearekin euskal presoen egoera hizpide izango duen batzar bat ofizial bat eskatzea.
-Presoen egoera aztertu behar zuen batzorde iraunkorraren ekimenak indartzea.
EUSKAL PRESOAK
Etxeratek konpromezu zehatzak eskatu dizkio Legebiltzarrari presoen egoera hobetzeko.
Etxeratek bultzaturik euskal presoen eskubideak hizpide izan dira gaur legebiltzarrean. Bertan Imanol Esnaola eta Idoia Arbelaitzek beraiek kartzelan pairaturiko eraso eta indarkeriaren testigantza zuzena eman dute. Honekin batera Etxeratek legebiltzarrari eginiko eskaerak zehaztu egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu