Euskara

Etxezarreta: "Euskarazko komunikabideei laguntzak gehitzen saiatuko gara"

"Ez daude garai ekonomikoak mirariak egiteko, baina saiatu, saiatuko gara", esan dio Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuorde berriak 'uztarria.com'-i.

2009ko maiatzaren 25a
15:28
Entzun
"Euskarazko komunikabideei laguntzarik ez zaiela jaitsiko adierazi du [Eusko Jaurlaritzako lehendakari] Patxi Lopezek. Hala izango al da?", galdetu dio Uztarria Azpeitiko (Gipuzkoa) herri aldizkariak Ramon Etxezarreta Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuorde berriari, eta honek Lopezi kasu egingo diola esan du, uztarria.com-ek elkarrizketaren aurrerapen gisa jarri duen bideoan. "Laguntzak ez direla jaitsiko esan badu [Lopezek], nik kasu egingo diot, obeditu egingo dut. Laguntza horiek gehitzen saiatuko gara; ez daude garai ekonomikoak mirariak egiteko, baina saiatu, saiatuko gara. Oraingoz, ez daukat gehiago esateko", dio Etxezarretak.

Kargua hartu du berri honek. Aurretik, urteetan izan eduki izan du Donostiako Udalean Euskara Batzordearen ardura, PSE-EE zinegotzi zela. Jaurlaritzako hizkuntz politikako aurreko arduraduna, Patxi Baztarrika EAJko kidea izan da.

Etxezarreta Urrestillakoa da (Azpeitia), eta uztarria.com-ek berak irakurleei inkestaren atalean galdetu die ea ondo iruditzen al zaien hura izatea Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuorde berria. Gaur arteko emaitza: 112k baiezkoa erantzun dute (%69,57), 49k ezezkoa (%30,43).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.