Etzi protestarako deia egin dute AHTa dela eta

2020ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Orain Ardura ekinbideak mobilizazioa egingo du larunbatean Iruñean, AHTa eraikitzeko erabili nahi den dirua sistema publikoa indartzera bideratzeko eskatzeko asmoz, AHTaren dirua gastu sozialentzat, elefante zuririk ez! lelopean, 12:00etan. Bilbon ere elkarretaratze bat egingo dute ordu berean. Izan ere, ekinbideak emandako informazioaren arabera, Espainiako aurrekontuetan 657 milioi euro bideratu dira Hego Euskal Herrira, eta hortik 356 milioi AHTa eraikitzera; %54,19, hain zuzen. Areago, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izandako jarrera ere salatuko dute, eta erantsi COVID-19ak eragindako ondorioak berreraikitzeko Europako funtsen zati bat trenaren obra finantzatzeko erabili nahi dutela.

Sustrai Eraikuntza fundazioak bat egiten du ekinbidearen aldarriarekin. Haren iritziz, ez da «zaharkitutako» lan horiek mantentzeko garaia, eta ezin daiteke «Lurra suntsitzen» jarraitu. Uste dute gizarte zerbitzuak indartu beharko liratekeela, hala nola garraio publikoaren eta sozialaren sarea hobetuta eta tokiko nekazaritza eta abeltzaintza bultzatuta. «Behar diren urratsak egin behar dira trantsizio ekosozial justu eta benetan jasangarri baterako», nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.