Etziko greba legez kanpokoa dela dio Jaurlaritzak, baina LABek eutsi egin dio deialdiari

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Etzi Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alor publikoan deitutako geldialdia legez kanpokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak, bi orduko lanuztearen berri ez duelakoan behar adinako aurrerapenarekin eman LABek. Egun osorako grebara zuten deitua, baina, ELAk eta EILASek atzera egin eta gero, greba bi ordura mugatzea adostu zuten ESK-k eta LABek. Jaurlaritzak erantzun du ez duela aintzat hartuko deialdi hori, eta, horrenbestez, gutxieneko zerbitzurik ez duela zehaztuko. Egun osorako grebarako gutxienekoak agindu ditu Jaurlaritzak, eta atzo argitaratu zituen.

LABek erantzun du legeak ez duela behartzen bi orduko lanuzte hori zehaztera, eta Jaurlaritzari «gutxieneko zerbitzuak ezartzea errazteko» eman ziotela horren berri. 11:00etatik 13:00etara dute deitua protestara. LABek helegitea jarri du egun osorako gutxienekoen aurka, eta eutsi egin dio deiari. Jaurlaritza greba «desaktibatu» nahian ari dela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.