Ondarroako luizia

Euren etxeetan ura sartu dela salatu dute Ondarroako Kamiñalde auzoko familiek

Oraindik etxera itzuli ezin diren 84 familia beren gauzen bila itzuli dira. Udalak aitortu du ez dutela nahikoa diru konponketa lanak amaitzeko.

Kamiñalde auzoko luizia. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2017ko urtarrilaren 28a
11:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Iazko martxoan Ondarroako Kamiñalde auzoan izandako luizi batek euren etxeak harrapatu ostean, handik alde egin behar izan zuten ehundik gora familiak. Horietatik 70 joan den uztailean itzuli ziren, baina beste 84k itzuli ezinik jarraitzen dute. Azken horiek beren etxeetan sartu ahal izan dute gaur objektu pertsonalen bila, eta ohartu dira ura sartu dela etxebizitzetan. Horiek hala, eskatu diote Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari etxebizitzen aldameneko mendi magala ez ezik, urak etxe barruan eragindako kalteak ere konpon ditzala.

Konponketa lan horietarako 17 milioi euro beharko direla zehaztu zuen Ondarroako Udalak, baina orain arte diru horren erdia soilik jaso du; eta beste zortzi milioi euro behar ditu lanak amaitzeko. Horiek hala, falta den dirua eskatu diote bizilagunek Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari. Orain arte Udalak 3,5 milioi jarri ditu, Madrilek 2,15 milioi, Jaurlaritzak bi milioi eta Aldundiak 1,5 milioi.

"Uneotan ez daukagu nahikoa diru lanak amaitzeko", aitortu du Ondarroako alkate Zunbeltz Bedialaunetak, eta iragarri du otsailaren 19an bilduko direla Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin, etxebizitzen konponketa lanak nola egin zehazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.