Euriagatik ezarritako alerta bertan behera utzi dute 20:00etarako. Goiz-eguerdian mardul egin du euria, batez ere Gipuzkoa kostaldean, eta luiziak izan dira leku askotan. Besteak beste, Pasaian hainbat auto azpian harrapatu ditu horietako batek, eta Donostian ere gorabeherak izan dituzte.
Atzo iluntzean kazkabar jasa handiak izan zituzten kostaldean, eta harrezkero ia atertu gabe egin du euria. Goizean alerta maila igotzea erabaki du Jauraritzak Gipuzkoa kostalderako, eta alerta laranja izan da iluntzera arte. Iragarpenak dio atertzera joko duela aroak.