Euriborraren gorakada izan da berriro urtarrilean. Hain zuzen, Espainiko Estatuan hipoteken interes-tasa ezartzeko gehien erabiltzen den adierazleak %4,096ra egin du gora. Eta hori, 2001etik izan duen mailarik altuena da. Hamaseigarren aldiz egin du dagoeneko gora euriborrak. Urtarrilean, batez beste, %4,06an ezarri da.
Hala, esaterako, batez besteko hipoteka batean -Espainiako Estatistika Instituaren arabera, 25 urtera 144.216 eurokoan- iazko urtarrilean 709 euro ordaindu zituenak hemendik aurrera 806 euro ordaindu beharko ditu.
hau da, hilabetean 97 euro gehiago, urtean 1.200 gehiago. 20 urtera 120.000 euroko hipotekaren kasuan, berriz, hilero 76 euro gehiago, urtean 912 gehiago.
Ekonomia
Euriborra %4ra igo da, 2001etik mailarik gorenera
Espainiako Estatuan, esaterako, 25 urtera 144.000 euroko hipoteka duenak, iazko urtarrilean 709 euro ordaindu zituenak hemendik aurrera 806 ordaindu beharko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu