Hainbat lagun bildu ziren atzo iluntzean Bilboko Frantziaren kontsuletxearen atari aurrean, Frantziako agintariek gazte independentisten aurkako euroaginduak onartu izana salatu eta gaitzesteko.
Herritarrok gure eskubideak, herritarrok kalera leloaren pean bildu ziren atzoko protestaldian. Euskal Herriko Eskubide Zibilen aldeko mugimenduak deituta egin zuten protesta ekintza kontsuletxearen aurrean. Mugimenduak Euskal Herrian eskubideen murrizketak etenik ez duela salatu du, eta atxiloketak, torturak, legez kanporatzeak, epaiketak eta euroaginduak jarri ditu horren adibidetzat, baina bereziki gazteria jasaten ari den jazarpena salatu nahi zuen atzo, eta zehazki, duela aste batzuk Izpuran (Nafarroa Beherea) agerraldia egin zuten zortzi gazteen Espainiaratzea eta kartzelatzea, lan politikoa egitea beste akusaziorik ez zutelarik. Gazteon aurkako jazarpenak, ordea, gazteokiko elkartasun eta babes handia ere eragin duela gogorarazi zuen mugimenduak, eta iragan abenduan aurkeztutako Eskubide Zibilen aldeko mugimenduak gazteriaren aurkako jazarpen salaketan «inplikatu» beharra daukala esan zuen, gazteak baitira «eskubide zibilen aldeko defentsaren berme nagusi».
Euroaginduak salatu dituzte Frantziako kontsuletxearen aurrean
Eskubide zibilen aldeko mugimenduak gazte independentisten aurkako jazarpenaren aurkako ekintza egin du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu