Europako 21 hizkuntzak ez dute nahikoa babes digitalki garatzeko

Kontinenteko 200 aditu aritu dira azterlan bat egiten, eta euskara «arrisku handiko» multzoan jarri dute

Erredakzioa
2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun
«Europako hizkuntza gehienak digitalki iraungitzeko arriskuan daude». Ondorio horretara iritsi dira kontinenteko 200 bat aditu. Hizkuntza teknologietan lanean ari diren 34 herrialdetako 60 ikerketa zentrotako ikerlariek aztertu dute hizkuntzen egoera digitala. Europako 80 hizkuntzetatik,30 ikertu dituzte, eta ohartarazi dute horietatik21ek digitalki garatzeko babes eskasa dutela edo batere babesik ez dutela. Oinarri digitalean, euskara «arrisku handiko» multzoan jarri dute, galegoarekin, katalanarekin, grezierarekin eta hungarierarekin, besteak beste. Babes egokia duen hizkuntza bakarra dago, ikerlarien arabera: ingelesa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.