Europako Batasuneko buruek Konstituzioa aldatu ahal izateko akordioa onartu dute

Gaur goizeko lau eta erdietan iritsi dira akordiora. 2009an Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan onartutzat jotzea nahiko lukete.

2007ko ekainaren 23a
18:11
Entzun
Krisian da aspalditik Europako Konstituzioaren proiektua, batez ere Frantziak eta Herbehereek erreferendumean ezezkoa eta Erresuma Batuak kontrakotasun handia adierazi eman ondotik, eta Europako Batasuneko herrialdeetako buruzagiak Konstituzioa aldatu ahal izateko adostasunera iritsi dira gaur, Bruselan egiten ari diren gailurrean. Goizeko lau eta erdietan heldu dira akordiora.

Gobernuen arteko Konferentzia antolatuko dute Konstituzioa aldatu ahal izateko, eta urte bukaerako testua prest iztea espero dutela esan dute. 2009an Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan onartutzat jotzea nahiko lukete.

Efe berri agentziak dioenez, Konstituzioak aurreikusita dituen aldaketa instituzional denak jasotzen ditu Europako Batasuneko buruzagien akordioak; horien artean, kanpo harremanak indartzea eta seguratsuna. 51 atal berriak onartzeko, berriz, gehiengo kualifikatua beharko dute, eta ez dituzte onartu beharko aho batez.

"Prozesuak desberdinak dira, baina mamiaren parterik handiena mantendu egin dugu", esan du Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak, berriz, "blokeotik irtetea" nahi zutela adierazi du, "eta lortu da". Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroaren ustez, "negoziaketa zaila izan da".

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak esan du Kongresutik pasatuko dutela gaia eta ez duela atzera herritarren artean galdeketarik antolatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.